2008/05/09
Tau Ceramica Baskoniak ez zuen ezer jokoan Granadan, gertatuak gertatu laugarren bukatuko baitute ACB Liga gasteiztarrek.
Agian horren ondorioz, 7-2ko partziala kontran hartu zuen TAUk hasieran. Gainera minutuak aurrera joan ahala TAUk ez zuen hobera egin. Granadarrek ACB Ligan mantentzea zuten jokoan eta 19-3ra arte alde egin zuten markagailuan. 22-5etik aurrera esnatu zen TAU eta lehen laurdena 22-11ko emaitzaz bukatu zen.
Asko zuen jokoan Granadak eta hori argi ikusten zen kantxan. Distantziak mantentzen zituen talde Granadarrak eta Baskoniak ez zuen itxura gehiegi aldatu bigarren laurdeneko hasierako minutuetan. Andaluziarrek, aurkari ahula zuten aurrean eta hori aprobetxatu zuten aldeak areagotzeko. Atsedenaldira 43-29ko emaitzaz joan ziren aurretik etxekoak.
Hirugarren laurdenaren hasieran, bazirudien TAU esnatzen hasi zela, izan ere, hiru minututan bederatzi puntura jaitsi zuen desabantaila, baina Granadak, azkar itzuli zuen partida lehengo egoerara, hau da, 13-14 puntuko abantailak edukitzera. Hirugarren laurdena 70-53ko emaitzaz bukatu zen.
Azken laurdenean, TAUk erreakzionatu egin zuen eta distantziak murriztu zituen. Bukaerarako gutxi falta zela bost puntura hurbildu ziren gasteiztarrak eta minutu baten faltan puntu bakarreko aldea ateratzen zion Granadak.
Bukaeran, TAUk markagailua txukundu zuen, baina Granadak garaipena lortu zuen 89-87ko emaitzaz eta andaluziarrek beste urte betez jarraituko dute ACB Ligan.
Fitxa teknikoa:
CB Granada (22+21+27+19): Gianella (7), Pecile (19), Scepanovic (9), Page (9), Mensah-Bonsu (22) -hasierako bostekoa- Van Lacke (-), Martín (6), Udrih (3), Gutiérrez (7).
Tau Ceramica (10+19+24+34): Prigioni (11), Rakocevic (13), Mickeal (17), Teletovic (13), McDonald (6) -hasierako bostekoa- Splitter (17), Vidal (10), Singleton (-).