IURBENTIA-AXA BARTZELONA (90-84)

iurbentiak seigarren postuari eutsi dio garaipen handia lortuz

2008/05/09

Bilbao Basketek partida itzela jokatu du eta Bartzelona izango du aurkari play-offetan.
Weis, baloia hartuz Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Weis, baloia hartuz Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Iurbentia eta Axa Bartzelonaren arteko partida erritmo bizian hasi zen BECen. Bilbao Basketek seigarren postua mantentzea zuen helburu eta bi taldeak garaipenaren bila atera ziren.

Lehen laurdena oso berdindua izan zen eta horren isla lehen hamar minutuen bukaeran 21-24ko emaitza izan zen, Bartzelonaren alde.

Bigarren laurdena, ederki hasi zuen iurbentiak eta partida are gehiago berdindu zuen Huertasen gidaritzapean. Bartzelonak ere ez zuen asko jaitsi bere joko maila eta partida estu zihoan eta ikuslearentzat ikuskizun polita eman zuten bi taldeek. Atsedenaldira bi puntuko abantailaz iritsi zen Bilbao Basket (45-43).

Hirugarren laurdena ere, aurrekoak bezalakoa izan zen, bizi-bizia. Bilbao Basketek, oso ongi jokatu zuen, baina Bartzelona ez zen gaizki aritu. BECeko Bizkaia Arenan bildutako zaletuak ikuskuzinaz gozatzen ari ziren. Hirugarren laurdenaren bukaerara 68-59ko emaitzarekin iritsi zen iurbentia.

Azken laurdenari ez zitzaion emoziorik falta. Partida guztian zehar bezala, iurbentia bikain aritu zen azken laurdenean eta garipena lortu zuen 90-84ko emaitzaz.

iurbentia eta Bartzelona elkar ikusiko dira play-offean.

Fitxa teknikoa:

iurbentia: Huertas (26), Recker (3), Weis (0), Lewis (12), Banic (15)-hasierako bostekoa- Savovic (7), Salgado (15), Vazquez (8), Illic (4).

AXA Bartzelona: Sanchez (2), Basile (16), Acker (2), Ilyasova (16), Marconato (2)-hasierako bostekoa- Trias (0), Lakovic (6), Neal (15), F. Vazquez (8), Kasun (15), Grimau (2).

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta