DUNKERKEKO LAU EGUNAK

Fedrigok esprintean irabazi du laugarren etapa

2008/05/09

Tropela osorik iritsi zen helmugara eta bertan, frantziarra izan zen nagusi. Stephane Augek liderraren jertsea mantentzen du.
Fedrigo izan da laugarren etapako irabazlea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Fedrigo izan da laugarren etapako irabazlea. Argazkia: EiTB

Pierrick Fedrigo (Bouygues Telecom) frantziarrak irabazi zuen Dunkerkeko Lau Egunetako laugarren etapa. Tropela osorik iritsi zen helmugara eta garaipena esprintean erabaki zen. Bertan, Stephane Augek, lidertza mantendu zuen.

Wasquehal eta Calais herrien artean korritu zen etapa 193 kilometrokoa izan zen eta dena aurreztutako gidoiak agindu bezala joan zen. esprintean erabaki zen etapa eta Fedrigo atera zen garaile, Davis austarliarra eta Rojas espainiarra baino azkarragoa izanik.

Larunbatean, bosgarren etapa korrituko da. 179 kilometroko luzera edukiko du, Calaisen hasi eta Sangatten bukatuko den etapak.

4. etapako sailkapena:

1. Pierrick Fedrigo (FRA-Bouygues Telecom) 4ordu 24'.30''
2. Allan Davis (AUS-Mitsubishi-Jartazi) d.b.
3. Jose Joaquin Rojas Gil (ESP-Caisse d'Epargne) d.b 4. Laurent Lefèvre (FRA-Bouygues Telecom) d.b.
5. Gianni Meersman (BEL-Française des Jeux) d.b.
6. Gregory Rast (SUI-Astana) 05ra
7. Stephane Goubert (FRA-AG2r La Mondiale) 07ra
8. Janek Tombak (EST-Mitsubishi-Jartazi) 24ra
9. Mathieu Drujon (FRA-Caisse d'Epargne) 24ra
10. Davide Vigano (ITA-Quick Step) 24ra

Sailkapen Nagusia:

1. Stephane Auge (FRA-Cofidis) 18ordu 14':39''
2. Clement Lhôtellerie (FRA-Skil Shimano) 19ra
3. Pierrick Fedrigo (FRA-Bouygues Telecom) 2:20ra
4. Jose Joaquin Rojas Gil (ESP-Caisse d'Epargne) 2:26ra
5. Gianni Meersman (BEL-Française des Jeux) 2:30ra
6. Laurent Lefèvre (FRA-Bouygues Telecom) 2:30ra
7. Gregory Rast (SUI-Astana) 2:35ra
8. Stephane Goubert (FRA-AG2r - La Mondiale) 2:37ra
9. Anthony Roux (FRA-Française des Jeux) 2:51ra
10. Mathieu Drujon (FRA-Caisse d'Epargne) 2:52ra

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta