EDF-REN BALIZKO EROSKETA

EDFri ezarritako kautelazko neurriak mantentzeko eskatu du Iberdrolak

2008/05/09

Frantziako konpainia elektrikoak bere aldetik, Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiaren agindua bertan behera uzteko eskatu du. Iberdrolaren inguruan zituen asmoak argitzeko beharra ezarri zion epaitegiak.
Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiko Edorta Josu Etxarandio epailea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiko Edorta Josu Etxarandio epailea. Argazkia: EFE

Iberdrolaren defentsak EDFri ezarritako kautelazko neurriak ez kentzeko eskatu du gaur Frantziako konpainia elektrikoak oraindik ez baititu azaldu Iberdrolaren inguruan dituen asmoak. Defentsaren aburuz, EDFren "isiltasunak ez du inolako azalpenik" eta Frantziako Estatuak euskal enpresa nola edo hala erosteko intentzioa duela salatu du.

Bilboko merkataritza-arloko 2. epaitegiak Edorta Etxarandio epaileak aldeei ezarritako kautelazko neurriak aztertu ditu gaur egindako bileran. Iberdrolaren erosketa prestatzen ari den, dela akzioen erosketaren bidez dela beste enpresa batzuekin akordioak eginez, zehazteko beharra ezarri zion EDFri Etxarandiok eta, horretarako, bere asmoak bost egunkaritan (hiru Espainiako Estatukoak eta bi atzerrikoak) argitaratzera derrigortu zuen.

Ildo horretan, epaileak ez ditu kendu nahi izan talde frantziarrari ezarritako kautelazko neurriak. EDF, berriz, neurri horiek kentzearen truke 200.000 euroko bermea (euskal konpainiak eskatutakoa baino 20 aldiz gehiago) ordaintzeko prest agertu da baina Etxarandioak uko egin dio bide horri ere.

EDFk kautelazko neurriak bertan behera uzteko eskatu du

Bere aldetik, energia elektrikoaren alorrean Frantziako enpresa nagusia denaren abokatuak Etxarandiok jarritako kautelazko neurriak kentzeko eskatu du, Iberdrolaren akzioen balioa garestituko luketela uste duelako.

Gaurko saioan esan duenez, "Iberdrolak ez du lehiaketa desleiala dagoen edo ez argitzeko inolako interesik, benetan interesatzen zaiona EDFk duen asmoa jakitea da".

Borja Obeso EDFko abokatuak epaileak ezarritako neurriak kentzeko edo, bere horretan uztekotan, Iberdrolari eskatutako kauzioa (bermea) 20 aldiz biderkatzeko, 12.000tik 240.000 eurora, eskatu dio epaimahaiari.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta