2008/05/09
Haroko (Errioxa) Lehen Auzialdiko epaileak ez du onartu Enaitz Iriondoren kasua berriz irekitzea, Juan Calparsoro Errioxako fiskal gorenak eskatu bezala.
Autoak 2004ko abuztuaren 26an gertatutako istripuari dagokio. Enaitz Iriondo Bizkaiko gaztea hil zen, eta Tomas Delgadok gidatzen zuen autoa. 2006ko martxoan 20.000 euro eskatu zizkion auto istripuan bere Audi A-8ak izandako kalteengatik, eta baita beste ibilgailu bat alokatu behar izateagatik.
Epaileak "fiskaltzaren irizpide aldaketa erradikal eta harrigarria" kritikatu du, eta 2006an esposatutako irizpide berdina gehitu du, bere ustez "fiskaltzak onargarri" bezala definitu zuena.
Epaileak azaldu duenez, Fiskaltzak 2007ko otsailean 2006ko iraileko autoa konfirmatu behar zela uste zuen, eta gauza epaitua zegoela uste zuen, aurretiazko eginbideak artxibatzea eskatu zuen, adingabearen gurasoek aurkeztutako salaketa penalaren ostean, ausarkeriaz eta edari alkoholikoen influentziapean gidatzeagatik.
Modu berean, "largespen askeko auto bat behin-behinekoak bihurtzea segurtasun juridikoaren aurka doa, azken lau urtetan baimendu eta gero", azaldu du. Gainera, "gaiak izan duen garrantzi mediatikoak kriterio aldaketa ekarri ahal izan duela pentsatzea kezkagarria da", gehitu du.
Familiaren erreakzioa
Rosa Marķa Trinidad, Enaitz Iriondoren amak azaldu du ez zuela erabaki hau espero, eta ez duela ulertzen. Esan duenez, auto judizialak min handia egin dio eta familiak Errioxako Auzitegi Nagusira joko duela adierazi du. Juan Calparsoro Errioxako fiskal nagusiak eskatu zuen eginbideak irekitzea.
Fiskalaren errekurtsoa
Calparsorok epailearen kritika "argi eta sendo" onartu du, "arazoak eman dituen" kasua berriz irekitzeko eskatu duelako, baina ez du bere argumentazioan sartu nahi izan, "errespetatu behar da", gehitu du.
Halere, Haroko epailearen autoari "errekurtsoa aurkeztea planteatuko dut", lehen auzialdian kasua artxibatu eta izapideak aurkeztu ostean. Orain Probintzia Auzitegiaren aurrean "bide judiziala agortuko" duela iragarri du.
Calparsororen ustez, gaur argitaratu den autoan "epaileak arrazoia du gauza askotan". "Kasua berriz irekitzeko modua bilatu nuen, hartu ziren erabakiak ez zirelako onenak izan", gehitu du.
"Gaia berriz aztertu dugu eta irekitzen saiatuko gara. Ahal izan dudana egin dut", amaitu du Errioxako Fiskal Nagusiak.