MADRIL

26 udaltzain atxilotuta Cosladan, tabernetan estortsio egitea egotzita

2008/05/09

Atxilotutakoen artean herriko poliziaburua dago (20 urte zeramatzan karguan). Ikerketa duela lau urte hasi zuten, errumaniar jatorriko mafia batek udaltzain batzuekin lotura zuela ondorioztatu eta gero.
Gines Jimenez Cosladako poliziaburua, atxilotu eta gero. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Gines Jimenez Cosladako poliziaburua, atxilotu eta gero. Argazkia: EFE

Espainiako Poliziak 26 udaltzain atxilotu zituen atzo Cosladan (Madril), tabernetan, klubetan eta dendetan estortsio egitea egotzita, udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Atxilotutakoen artean Gines Jimenez Buendia udaltzainen burua dago. 20 urte zeramatzan karguan.

Espainiako Poliziak atzo gauzatu zuen operazioa duela lau urte hasitako beste baten bigarren fasea izan zen.

Garai hartan, errumaniar jatorria zuen mafia bat ikertzen ari ziren, eta Cosladako udaltzain batzuekin lotura zuela ondorioztatu zuten.

Atzo goizean, Poliziak Cosladako Udaltzaingoaren egoitza eta Jimenez Buendiaren etxea miatu zituen.

Ustezko ustelkeria sarearen berri izan eta gero, 200 pertsonak baino gehiago elkarretaratzea egin zuten polizia-etxearen aurrean, eta eraikinetik sartzen edo irteten ziren agenteei irainak oihukatu zizkieten.

Antonio Murillo Cosladako Udaleko Segurtasun zinegotziak azaldu duenez, hainbatetan tabernen jabeak kexatu egin dira udaltzainen jarrera dela eta, baina ez dute inoiz salaketarik aurkeztu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta