2008/05/09
Ezezagun talde bat Jose Luis Apraiz Arrasateko (Gipuzkoa) EAJko eledunaren autoa erretzen saiatu da gaur goizaldean, kalte material txikiak eraginda, Udaleko eta iturriek eta jeltzaleenak adierazi dutenez.
Iturrion arabera, 01:15ak aldera lagun talde batek gidariaren leihatila apurtu eta likido sukoia bota du ibilgailuaren barnealdera, eserlekuak erreta eta ate bat belztuta utzita.
Herrizaingo Sailak zehaztu duenez, kalteak urriak izan dira, sua ez delako autoan barrena hedatu.
Beste alde batetik, hainbat pertsonek pintura gorria eta horia bota dute gaur gauean Portugaleteko (Bizkaia) batzokiaren aurka.