2008/05/09
Itxarote epea hasi da WCT zirkuitoko hirugarren txapelketan, Billabong Pro Teahupoon. Lehen egunean txapelketarik ez, atzeratzea erabaki dute. Hurrengo deia ostiralean izango dute, Euskal Herrian arratsaldeko 19:30ak direnean, hamabi ordu gutxiago Tahitin.
Ez da berri txarra Aritz Aranbururentzat, orkatila osatzen jarraitzeko modua izango baitu. Lehen kanporaketako seigarren txandan sartuko da uretara, Joel Parkinson eta Damien Hobgood, iaz Teahupooko txapelketa irabazi zuena eta zarauztarrak bezalaxe arazo fisikoak dituena, izango ditu aurkari.