2008/05/09
Euria Euskadiren erakusgarrietako bat da eta horixe islatuko dute Zaragozako Nazioarteko Erakusketan, 'Ura, energia berriztagarriak eta garapen jasangarri, klima-aldaketaren kontrako borrokan' lelopean. Euskadiren pabilioiak 300 metro karratu izango ditu eta "zirimiria" irudikatuz, metakrilatozko 10.000 barra eskegiko dituzte sabaitik.
Zaragozako Nazioarteko Erakusketa ekainaren 13an inauguratuko dute eta hiru enpresa Euskadiren guneari azken zertzeladak ematen ari dira, tokiak itxura ikusgarria izan dezan.
Waskman enpresa pabilioiaren diseinuaz eta aplikazio interaktiboak jartzeaz arduratu da. Komunikazio formatu berrietan aditua da aipatu enpresa, bai publizitateari dagokionez bai marketinean.
INI-GraphicsNet nazioarteko taldeko kide den Vilau Estatuko enpresa, berriz, teknologia eraberritzaileaz baliatuta, pabilioiaren edukiaz arduratu da.
Bestalde, Zorrozua y Asociados diseinu aholkularitza enpresaren eginkizuna edukia eta diseinuaren uztartzea ahalbidetzea izan da, baita pabilioia burutzea ere.