2008/05/09
Ostiral gris batek eman dio hasiera asteburuari, eta zeruak euria botatzen jarraituko du egun osoan. Gainera ez du ematen bihar, larunbata, hobera egingo duenik, baina igandean eguraldiak tregoa txiki bat emango du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak informatu duenez.
Gaur, ostirala, iparraldeko haizea itzuli da eta, harekin, hodeiak eta giro euritsua. Bihar are euritsuagoa izango da, eguneko bigarren erdialdean, batez ere, euri gehiago botako duelako, eta indar handiagoarekin. Gauzak horrela, tenperaturak behera egingo du eta ia ez dira 15 șCra helduko.
Bihar, larunbata, euria botatzen jarraituko du eta egun osoan ez dugu eguzkirik ikusiko. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du, eta ipar-mendebaldetik ere, tenperaturak gradu pare bat jaitsi arazita.
Igandean, asteari bukaera emateko, zeruak tregoa txiki bat emango du, eta euri eta hodei gutxiago izango ditugu, eguraldia ona ez den izango arren. Izan ere, hodeiek nagusitzen jarraituko dute eta arratsalde amaieran euri gehiago botako du. Gainera, baliteke ekialdean ekaitzak botatzea.
Igandeko azken orduan euria botatzeari uzten joango da eta ostarteak irekiko dira. Halaber, tenperatura maximoek gora egingo dute eta minimoetan ez da aldaketa nabaririk izango.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.