ANV-REN AURKAKO MOZIOAK

Azpeitian ere atzera bota dute 'mozio etikoa'

2008/05/09

ANVk, EAk eta Aralarrek, gobernuan dauden hiru alderdiek, beste mozio bat aurkeztu eta onartu dute, "herritarren zilegitasuna" dutela aldarrikatzeko. EAJren eta PSEren mozioa errefusatu duen seigarren herria da Azpeitia.
Azpeitiko zinegotziak, mozio etikoa bozkatzen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Azpeitiko zinegotziak, mozio etikoa bozkatzen. Argazkia: EFE

Azpeitiko (Gipuzkoa) Udaleko osoko bilkurak errefusatu egin zuen atzo EAJren eta PSEren "mozio etikoa", EAk, Aralarrek eta EAE-ANVk, gobernuan dauden hiru alderdiek, aurka bozkatu baitzuten.

Horren ordez, osoko bilkurak gobernuko alderdien mozioa onartu du. Testu horretan, "herritarren zilegitasuna" dutela aldarrikatu eta "sufrimendu guztiak kontuan hartuta" lanean jarraituko dutela nabarmendu zuten.

Saioa 20:00etan hasi zen, eta aretoa lepo zegoen. Ezker abertzalearen jarraitzaile asko bertaratu zen, eta "Zuekin ez dago etorkizunik", "EAJ espainiarra", "Ino askatu" eta "Ez gaituzue geldiaraziko" bezalako aldarriak oihukatu zituzten.

Azpeitia "mozio etikoa" errefusatu duen seigarren herria izan da. Izan ere, aurretik, Arrasaten, Hernanin, Bergaran, Eskoriatzan eta Billabonan ere bota zuten atzera. Legazpin, Soraluzen, Ibarrangelun eta Villavan, aldiz, onartu egin zuten.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta