IRUZKINA

Libano, gerra zibilaren atarian berriro

2008/05/09

Jesus Torquemada.

Baliteke herrialde horretan gerra zibil bat hastear egotea. Hala izatekotan, 1975etik 1989ra artekoa baino konplexuagoa izan liteke.
Jesus Torquemada nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Jesus Torquemada nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EiTB

Libano gerra zibilaren atarian da berriz ere. Litekeena da egun gutxi batzuetako kale-borrokaldiak izatea, orain dela urte batzuk gertatu zen moduan; edo litekeena da 1975an hasi eta 1989an amaitu zen gerraren modukoa izatea.

Orain gerra zibila lehertzen bada, aurreko hura baino zailagoa izan liteke. Orduan bi alde nabarmendu ziren nolabait. Alde batetik kristauak; bestetik musulmanak. Palestinarrek bat egin zuten musulmanekin, eta siriarrek batzuekin edo besteekin egin zuten bat, komeni zitzaienaren arabera, siriarren azken helburua Libano kontrolatzea zelako.

Oraingoa, ordea, zailagoa da, hala izan badaiteke. Musulmanak bi zatitan banatu dira: suniak, alde batetik, gaur egungo Gobernua babesten dutenak; eta txiiak, bestetik, Gobernua bota nahi dutenak. Kristauen aldean, gehienak gobernuren alde daude; baina bada gobernua bota nahian txiitekin elkarlanean ari den alderdi kristaurik ere.

Eta, horrez gain, kanpotik Gobernuan eragin nahi dutenak daude. Estatu Batuek eta Frantziak Gobernua babesten dute; Siriak eta Iranek, berriz, Hizbula, alderdi txii nagusia. Hizbulak Estatu paraleloa sortu du: bere kide armatuak ditu, bere eskolak, bere telekomunikazio sistema…

Gobernu zentralak Hizbula kontrolatzeko edo bere agintea murrizteko ahalegina egin duen bakoitzean, Hizbulak tiroka erantzun du. Eta horixe da orain ere gertatzen ari dena.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta