2008/05/09
Ali Dabagh Irakeko gobernuko bozeramaileak gezurtatu du atzo atzemandako Al Kaidako militantea Abu Hamza al Muhayer dela, erakundeko burua, Defentsa Ministerioak jakitera eman zuen bezala.
Dabahek Asuat al Iraq berri-agentzia independienteari honakoa azaldu dio: "Al Kaidako kide bat atzeman dugu, baina ez da Abu Hamza al Muhayer".
"Gobernuak badaki atxilotuaren izena eta Al Kaidan duen papera, baina bere nortasuna baieztatu nahi du", gehitu du Irakeko Exekutiboko bozeramaileak.
Irakeko Defentsa Ministerioko iturriek adierazi dutenez, ez dago konfirmatuta atxilotutakoa Al Muhayer dela (Abu Ayub al Masri ezizenaz ere ezagutua).
Mohamed Askari jeneralak, Defentsa Monisterioko bozeramaileak, Al Iraqiya telebistan azaldu zuen atzo Al Kaidak Iraken duen burua atzeman dutela Estatu Batuetako eta Irakeko armaden artean burututako operazio batetan, Wadi Hagar probintzian.
Zalantzak azaldu sitúen ere AEBtako zerbitzu sekretuek eta AEBtako militarrek. "Harrituta" zeudela azaldu zuten, CNN katearen arabera.