AUZITEGI NAZIONALA

Espetxera bidali dituzte Barakaldon atxilotu zituztenetako bi

2008/05/08

Pablo Ruz epaileak "txikizio" eta "sute terrorista" delituak egozten dizkie Sendoa Jurado eta Unai Friasi. Gainerako atxilotuak aske geratu dira, baina astero epailearen aurretik pasatu beharko dira.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak kartzelara bidali ditu asteartean 'kale borroka' ekintzak leporatuta Barakaldon atxilotu zituzten 5 lagunetatik bi. Sendoa Juradori eta Unai Friasi "txikizio" eta "sute terrorista" delituak leporatu dizkie.

Horiek kartzelara bidali baditu ere, beste hirurak aske utzi ditu, baina astero epailearen aurretik pasatzeko betebeharra ezarri die. Gainera, Espainiako Estatua uztea debekatu die eta hori dela eta, pasaporteak kendu dizkie.

Iragan asteartean atxilotu zituzten bost gazteak Barakaldon. Ertzaintzak burutu zuen operazioa azken hilabeteetan Ezkerraldean izan diren 'kale borroka' ekintzen ustezko egileen kontra.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta