2008/05/08
Euskaltel-Euskadi bederatzi txirrindularirekin abiatuko da Palermoko irteeratik. Odriozola eta Carbayeda izango dira talde-zuzendariak eta txirrindulari hautatuak hauexek: Iņigo Landaluze, Aitor Galdos, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Ivan Velasco, Alan Perez, Josu Agirre eta Lander Aperribay.
Juanma Garate, Iker Camaņo, Igor Astarloa eta Bingen Fernandez izango dira beste lauak. Patxi Vilak ez du Giroa korrituko, orain gutxi testosterona maila altuegiarekin harrapatu omen baitzuten. Iban Mayo ere, iazko saioko Alpeetako etapa baten irabazlea, ez da Palermon izango.