5 HILABETE ETA GERO

Capbretongo atentatuan erabilitako autoetako bat aurkitu dute

2008/05/08

Ibilgailua bost hilabete egon da Bordele inguruko aparkaleku batetan. Jatorrizko matrikula mantentzen zuen.

Frantziako poliziak Peugeot 307 markako auto bat atzeman zuen larunbatean Bordeleko kanpoaldean. Dirudienez, iragan abenduaren 1ean Capbretonen bi guardia zibil hil eta gero ETAko kideek erabilitakoa izan daiteke. Iturri polizialen arabera, HLM auzoan zegoen, Burdeosetik hurbil.

Jatorrizko matrikula mantentzen zuen, eta uste dutenez, hilketa burutu eta ordu batzuk beranduago utzi zuten hor. Bertan egon da azken bost hilabeteetan, inork antzeman gabe.

Polizia zientifikoaren adituak hatz marken edo bestelako aztarnen bila aritu dira, baina etakideek arrastoak ezabatu zituztela uste dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta