GRANADA-TAU CERAMICA

Lesio ugari baskoniarren artean

2008/05/08

Kerejeta presidenteak min hartuta dauden jokalarien errekuperazioa beharrezkoa ikusten du. Granadaren aurkako partidarako (Granadako Kirol Jauregia, ostirala 20:30) Jasaitis eta Planinic baja dira.
Tiago Splitterrek Granadan bertan erabakiko du jokatuko duen ala ez. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Tiago Splitterrek Granadan bertan erabakiko du jokatuko duen ala ez. Argazkia: EFE

Josean Kerejetak, TAU Ceramicaren presidenteak, esan zuen behar-beharrezkoa dela Zoran Planinic, Simas Jasaitis eta Tiago Splitter lesionatuak lehen bait lehen osatzea Lauko Finalean taldeak jasotako bi porroten ondoren.

"Nahiz eta bi partida txukun egin Lauko Finalean, argi dago animoak eta alaitasuna galtzen direnean sentsazioa ez dela ona. Dena den, hori iragana da eta ilusioz ekin beharko diogu play-offari", esan zuen baskoniarren buruak.

Jokalari berrien etorrerarik egongo ez dela konfirmatu ondoren, Kerejetak Zoran Planinic aurreneko kanporaketarako (Pamesaren edo Akasvayuren aurka) egongo ez dela aurreratu zuen.

Simas Jasaitis C.B. Granadaren aurkako partidarako baja izango dela konfirmatu zuen presidenteak. Lituaniarrak aldakan arazoak ditu eta errekuperatu ezinik dabil. Bestalde, Tiago Splitter taldekideekin batera abiatu da Granadarantza, baina partida hasi aurretik erabakiko du jokatu duen ala ez, ukondoan arazoak baititu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta