2008/05/08
Alavesek eta Albacetek kanporaketa kutsua duen partida jokatuko dute asteburu honetan, garaipenak balio bikoitza baitu. Joaneko neurketan gasteiztarrek lortutako garaipen argiak (0-3), behartu egiten ditu Mantxakoak.
Norgehiagoka honetarako Salmeronek Jose Manuel Mateo, David Coromina eta Edu Alonso berreskuratuko ditu, entrenamenduetara bueltatu baitira hirurak erabat osatuta. Gaspar Galvez ere, Salmeronen aginduetara egongo da partida bateko zigorra bete ondoren.
Aganzok, osteguneko entrenamenduaren ostean, salbazioan sinisten duela berretsi zuen: "Mailari eustea lortuko duguna ziur naiz. Ez dut Alaves Bigarren B Mailara eraman zuten jokalarietako bat izatea".