2008/05/08
Iņigo Urkullu EAJko presidenteak azaldu duenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Loiolako negoziazioen edukia mahaigaineratuko du hilaren 20an Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin izango duen bileran.
Loiolako elkarrizketak ETAren su-etena indarrean zegoen bitartean egin zituzten EAJk, PSEk eta Batasunak, gatazka politikoa konpontzen saiatzeko.
ETBk egindako elkarrizketa batean, EAJk Espainiarekin "aldebiko" harremana lortzea duela helburu adierazi du Urkulluk. "Ez gaude prest inoren menpe egoteko, Euskadiko herriak bere eskubide historikoak dituelako", nabarmendu du.
EBBko presidentearen aburuz posible da akordio politikoa lortzea, ETAk indarkeriarekin jarraitzen badu ere, gatazka politikoa "erakunde terrorista jaio baino lehenago" ere existitzen zelako. Gainera, alderdiek, politika eginez herritarren arazoak konpondu behar dituztela iritzi dio.