SURF

Collazo, berriz ere uretan

2008/05/08

Zarauztarrak berri onak jaso ditu medikuen aldetik. Eskuin belauneko atzekaldeko tendoian jasandako lesioa ez da larria, urratze bat izan du eta berriz ere uretan sartzeko moduan dago surflaria.
Hodei Collazo. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Hodei Collazo. Argazkia: EFE

Hego Afrikan hartu zuen min, Quiksilver Pro Durban txapelketako txandan, kanporatua izan zelarik. Ondorioz ezin izan zuen Eskoziako txapelketan parte hartu. Hortik aurrera ez dio gehiago kalterik eragingo, eta ekainean Maldivas uharteetan egingo den txapelketan parte hartu ahal izango du.

Pare bat aste uretara sartu ezinik egon ostean, berriz ere hasi da olatuak hartzen. Orain, mindutako belauna indartuko du entrenamendu bidez

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta