2008/05/08
Bilbotik Donostiarainoko EuskoTrenen tren zerbitzua etenda dago Usansolo eta Lemoa artean, konpainiak jakinarazi duenez.
Katenarian zehaztu ez duten arazo bat gertatu da eta iturri beren arabera, orduak beharko dituzte berau konpontzeko.
Tren zerbitzu arazoak dituen tarteko bidaiariak autobusez ari da eramaten EuskoTren.