2008/05/07
PSE-EEk eta EAJk adostutako mozioa onartu egin dute gaur Soraluzeko eta Legazpiko (Gipuzkoa) Udaletan. Villabonan ere eztabaidatu dute mozioaren inguruan, baina kasu horretan atzera bota dute, EAJko eta EBko zinegotziek bozketan parte hartu ez dutelako.
ETAren indarkeria gaitzesten ez duten zinegotzien dimisioa exijitzen du testuak bozkatu dute gaur Gipuzkoako hiru udalerritan. Soraluzekoa 19:00etan hasi da, Legazpikoa 19:30ean eta Villabonako 20:00etan. Azken herri horretan izan ezik, gainerakoetan onartu egin dute PSE-EEren eta EAJren mozioa.
Soraluze
Puntuz puntu bozkatu dute mozioa Soraluzen eta hirugarrenean, ANVren zinegotzien dimisioa exijitzen den horretan, EAk ere kontra eman du botoa, baina aurrera irten da gainerakoen botoei esker.
19:00etan hasi da osoko-bilkura Soraluzeko Udalean. ANVrena da Alkatetza (Jose Luis Arizaga da alkatea) eta beste bi zinegotzi ere baditu. EAren zinegotziak bi dira eta ANVrekin Gobernu-akordioa du.
EAJren ordezkariak hiru dira, PSE-EErenak bi eta PPrena bakarra da. Azken hiru horien botoak nahikoa izan dira mozioa onartzeko.
Villabona
Mozioa aurkeztu den hiru udalerrietatik, Villabonakoa izan da mozioa onartu ez duen bakarra. EAJren eta EBren zinegotziek ez dute bozketan aprte hartu eta horri esker, atzera bota dute.