AMNISTIAREN ALDEKO BATZORDEAK

Defentsaren lekukoek esan dute inork ez ziela salaketak jartzea agindu

2008/05/07

Ustezko ETAko kideen senideek adierazi dutenez, torturak salatu ostean erakunde horren babesa bakarrik izan zuten, gainerakoek ukatu egin zietelako.

Amnistiaren Aldeko Batzordeen epaiketan gaur deklaratu duten ETAko ustezko kideen senideek ziurtatu dutenez, erakundea alde izan zuten euren burua erakundeen aurrean babesik gabe ikusi zutenean, baina egin behar zutena ez zietela agindu esan dute.

Epaiketako seigarren saioan, defentsek proposatuta, zazpi lekuko izan dira, besteak beste, Jose Antonio Lasa GALek hildako ETAko ustezko kidearen arreba. Senideei eta batzutan eurei ere egin zizkieten torturak salatu dituzte.

Arantza Lasaren arrebak azpimarratu du neba 1983an desagertu zenean familia babes gabe sentitu zela erakundeen aurrean. Esan duenez, ez zieten jaramonik egiten, eta Gestoras egoera horretan zeudenentzat "erreferente bat" izan zela gaineratu du.

Martxelo Otamendi Egunkariaren azken zuzendariak (Juan del Olmo epaileak hedabide hori itxi zuen) agerian jarri du haren atxiloketak "Europa mailan izandako oihartzuna", eta horren ostean Batzordeen "babesa eta elkartasuna" jaso zuela.

Unai Romano ETAren ustezko kolaboratzaileak atxilotu ondoren aurpegia nola utzi zioten erakusten zuen argazki bat atera du. Guardia Zibilak torturak egin zizkiola salatu zuen Romanok.

Goreti Ormazabal Juan Maria Ormazabal ETAko ustezko kidearen arrebak ere deklaratu du "une oro" Batzordeek laguntza morala eskaini ziotela eta, bai Juan Mari Olano erakundeko arduradunak, bai Julen Zeldarain auzipetuak laguntza eman ziotela.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta