'KALE BORROKA'

ANk gaur galdekatuko ditu Barakaldon atxilotutako bostak

2008/05/08

Herri bizkaitarreko ezker abertzaleko ordezkariek salatu dutenez, Ertzaintzak egin zuen polizia-operazioa "antzerki-muntaia" eta "itxura demokratikoa zuen sarekada mediatikoa" izan zen.

"Kale borroka" ekintzak leporatuta Ertzaintzak Barakaldon atxilotu zituen bost lagunak gaur galdetuko ditu Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak. EAEko Poliziak Ezkerraldean azken hilabeteotan izan diren 'kale borroka' ekintza guztiak egozten dizkie. Aldiz, ezker abertzaleak "antzerki-muntaia"tzat eta itxura demokratikoko sarekada mediatiko"tzat jo du polizia-operazioa.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko seigarren Epaitegiko ordezko-epaileak galdekatuko ditu, bere epaitegiak koordinatuta, herenegun atxilotu zituzten bost lagunak.

Ezker abertzalearen salaketa

Barakaldoko ezker abertzalearen ordezkariek salatu dutenez, "antzerki-muntaia" eta "itxura demokratikoko sarekada mediatikoa" izan zen polizia-operazioa.

Herri bizkaitarreko Herriko Plazan eman duten prentsaurrekoan Ertzaintzaren jarrera kritikatu eta Barakaldon "okupazio poliziala" jasan zutela salatu dute.

Atxilotuen etxeetan ertzainak "eraso militar bat bailitzan" sartu zirela, senide eta lagunekiko "jarrera erasokorra" agertu zutela eta "herri oso baten okupazio militarra, erakustaldi armatu ikaragarriarekin" jasan zutela azaldu dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta