IBARRETXEREN GUTUNA ZAPATERORI

Datozen egunetan deituko dio Zapaterok Ibarretxeri

2008/05/07

Espainiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, lehendakariarekin "laster" biltzea da Zapateroren asmoa eta bilera hori ekainaren 27an Ibarretxeren proposamena Legebiltzarrean eztabaidatu aurretik egingo da.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak dagoeneko jaso du Juan Jose Ibarretxek igorritako gutuna eta bere asmoa datozen egunetan lehendakariari deitzea da, bilerarako data bat jartzeko, Efe albsite-agentziak Gobernuko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Iturri horien arabera, Ibarretxek Zapaterori bidalitako gutuna 08:30ean jaso dute Moncloa Jauregian. Eskutitzean elkarrizketarako borondatea eta Zapaterorekin biltzeko nahia berresten du lehendakariak.

Ibarretxerekin harremanetan "laster" jartzea da Zapateroren asmoa, bileraren data zehaztu ahal izateko. Bilera hori ekainaren 27an Ibarretxeren proposamena Legebiltzarrean eztabaidatu aurretik egingo da.

Elena Salgado Administrazio Publikoetako ministroak Zapatero Ibarretxerekin elkarrizketatzeko prest dagoela errepikatu du, baina, zehaztu duenez, presidente espainiarra izango da data ezarriko duena, "agendak uzten dionean".

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriak kargua hartzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Salgadon. Paulino Luesmaren tokia beteko du hemendik aurrera Cabiecesek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta