56. DENBORALDIA

'Tourandot' operarekin emango dio denboraldiari amaiera OLBEk

2008/05/07

Lana maiatzaren 10, 13, 16, 17 eta 19an ikusi ahal izango da Euskalduna Jauregian. Bertzelonako Liceu, OLBE eta Théâtre du Capitole (Tolosa, Frantzia) dira ekoizpenaz arduratu direnak.

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (ABAO-OLBE) Pucciniren Tourandot operarekin esango dio agur 56. denboraldiari. Nuria Espertek egindko bertsio berria ikusi ahal izango da Bilbon, bertsio hori Bartzelonako Liceu antzokirako egin zuen, sutearen kalteak konpondu ondoren berrirekitze ekitaldirako.

Lana maiatzaren 10, 13, 16, 17 eta 19an ikusi ahal izango da Euskalduna Jauregian. Bertzelonako Liceu, OLBE eta Théâtre du Capitole (Tolosa, Frantzia) dira ekoizpenaz arduratu direnak. Eszena zuzendaria Marco Barriel izango da, Nuria Espert beste antzezlan batekin biran dabilelako.

Jon Paul Lakak, OLBEren zuzendari artistikoak, jakinarazi duenez Pucciniren klasiko honi esker Marco Berti tenore italiarra lehen aldiz arituko da Bilbon. Gaur egungo lirikaren ahots handienetako bat da gaztea. Berarekin batera Latonia Morre soprano estatubatuarrak abestuko du.

Adrienne Dugger soprano estatubatuarra izango da hiruko talde protagonistaren beste kidea. Opera drama honetako istorioa XIX. mendeko Txina exotikoan dago kokatuta eta amodiozko triangelu bat kontatzen du, Tourandot printzesa eder eta bihozgabearen, Calaf printzearen eta Liu esklaboaren artekoa.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta