2008/05/07
Euskaltel Euskadik asteazken honetan, maiatzak 7, bidaiatuko du Italiara. Bertan Italiako Giroan parte hartuko dute Koldo Fernandez de Larrea, Iņigo Landaluze, Aitor Galdos, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Ivan Velasco, Alan Perez, Josu Agirre eta Lander Aperribay txirrindulariek.
Goizeko 8:30ean zuten hitzordua Loiuko aireportuan. Jon Odriozola eta Xabier Carbayeda kirol zuzendariak ere bertan izango dira.