2008/05/07
Bi langile zauritu ziren atzo Muskizen eta Barakaldon gertatutako lan-istripuetan. Horietako bat larri dago, gainera.
27 urteko langile bat Muskizen zauritu zen lau metroko altueratik behera erorita, DYAko iturriek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra industrialde berri batean egiten ari diren obretan gertatu zen; oraingoz argitu ez dituzten arrazoiak direla tarteko, behera erori zen.
Portugaleteko S.V.G. langileak kolpe handia hartu zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan, pronostiko larriko zauriak artatu zizkioten.
Garabi baten karga erorita zauritu da Barakaldon
Bestalde, beste langile bat zauritu zen atzo arratsaldean manipulatzen ari zen garabi baten karga hankara erorita, Barakaldoko Kareaga kalean kokatutako metalurgia enpresa batean, iturri beren arabera.
62 urteko J.L.S. langileak eskuineko tibia eta peronea hautsi zituen eta anbulantzian eraman zuten Gurutzetara.