MURCIA-ATHLETIC CLUB

Zuri-gorrien partida ez dute telebistatik emango

2008/05/07

Telecincok Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko partida emango du, eta ez Lasextak ezta PPV-k ere ez dute Murtzia-Athletic partida iragarri. eitb24.com-eko Athleticen blogean zure iritzia eman.
Murtzia-Athletic partida ez dute telebistatik emango. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Murtzia-Athletic partida ez dute telebistatik emango. Argazkia: EFE

Athleticeko zaleek ezin izango dute taldeak Murtzian jokatuko duen partida telebistatik ikusi. Zuri-gorriek Clementek zuzentzen duen taldearen aurka jokatuko dute 20:00etatik aurrera, baina ez Lasextak ezta PPV-k ere ez dute partida iragarri.

Telecincok, bestalde, Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko neurketa emango du 22:00etan. Azken orduan aldaketak egon daitezke, baina oraingoz ez du ematen zuri-gorrien partida telebistatik ikusi ahal izango denik.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta