2008/05/07
ETAren biolentzia gaitzesteko PSEk eta EAJk hitzartu dituzten mozio ‘etikoak’ kondenak egiten ez dituzten zinegotzi guztien dimisioa eskatzen du. Zantzu guztien arabera, Soraluzen eta Legazpin gaur onartuko dituzte mozioak.
Testua Billabonako udalean ere eztabaidatuko dute. Bertan, EAE-ANVk sei zinegotzi dauzka, EAJk bost, eta PSE eta EBk bana, beraz, azken honek izango du azken hitza.
Legazpi
Legazpin, mozio ‘etikoa’ arratsaldeko 19:00etan egingo duten Ohiko Udalbatzan erabakiko dute. Herri honetan, EAE-ANV izan zen azken hauteskundeetan nagusi eta hiru zinegotzirekin osatzen du gobernua.
EAk (3) eta EBk (1) aurkako bozka egin arren, zinegotzi jeltzale eta sozialista guztiak aurkeztu ezkero (guztira bost), nahikoa izango da mozioa onartzeko,
Soraluze
Soraluzen, PSEk eta EAJ hitzartutako testua gaur erabakiko dute Ohiko Udalbatzan arratsaldeko 19:00etan ere. EAE-ANVk dauka alkatetza, baina EAko bi zinegotziekin akordioa dauka.
EAJ, PP eta PSEren aldeko botoak, beraz, nahikoa izango dira mozioa onartzeko.
Billabona
En Villabona, donde la moción se tratará en el Pleno que comenzará a las 20.00 horas, ANV gobierna con seis concejales.
Billabonan mozio etikoak aurrera egingo duenentz erabakiko duen Ohiko Udalbatza 20:00etan hasiko da. Billabonan, EAE-ANVk sei zinegotzirekin agintzen du.
EAJk, bost zinegotzi dauzka eta PSE eta EBk bana. EBk izango du azken hitza; izan ere, mozioa onartzeko behar diren zazpi bozkak lortu ezean, mozioa bertan behera geratuko da.