2008/05/07
Cofidis taldeko Stephane Auge frantziarrak irabazi zuen Dunquerkeko Lau Egunen 179 kilometroko aurreneko etapa Clement L'Hotellerie eta Sebastian Siedler txirrindularien aurretik.
Auge eta L'Hotellerie izan ziren jardunaldiko protagonista nagusiak. Etapako 30. kilometroan erasora jo zuten eta biak helmugara heldu ziren. Esprintean Auge izan zen nagusi eta liderraren elastikoa jantzi zuen.
Asteazkenean Henin Beaumont eta Le Cateau Cambresis herrien arteko bigarren etapa korrituko da.
.- Etapako sailkapena:
.1. Stephane Auge (FRA) Cofidis 4h.24.39
.2. Clement L'Hotellerie (FRA) Skil 01ra
.3. Sebastian Siedler (ALE) Skil 2.36ra
.4. Mark Renhaw (AUS) Credit Agricole d.b.
.5. Gert Steegmans (BEL) Quick Step d.b.