2008/05/06
Euskadiko epaimahaietan 7.571 gai zeuden betetzeke urte hasieran, eta horietako 6.200 epaiak betetzera zuzendutakoei zegozkien, bat Bilbon eta beste bat Donostian, hain zuzen.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak astearte honetan kaleratutako txosten batean agertutako datuak dira. Espainiako Zigor Arloko epaitegietan 2005 eta 2007 artean epaitegi horietako egoerari buruzkoa da txosten hori.
Datorren ostegunean Botere Judizialeko Batzorde Iraunkorrak txostena aztertuko du.
Txostenaren arabera, epe horretan Bilboko 7 Zenbakiko Zigor Arloko Epaitegiak lan karga mota horretako organoetarako aurreikusita dagoena baino %80 handiagoa izan zen (2.655 espediente zegozkion).
Donostiako 4 Zenbakiko Zigor Arlokoak, ordea, %4,10en gainditzen zuen zegokion lana.