2008/05/06
Flaminia taldeko Tomas Marczynski poloniarrak irabazi zuen Itzuliko etapa nagusia, laugarrena, Praviaren eta Aceboko Gainaren artekoa, 180 kilometrokoa.
Angel Viciosok (LA Aluminios-MSS) espainiarrak Asturiasko Itzuliko lider mailota mantentzea lortu zuen eta etapa bakarra falta zaio Itzulia bereganatzeko. Bosgarren eta azken etapa Cangas de Narcea eta Oviedo hiriak lotuko ditu era txirrindulariek 184 kilometro egin beharko dituzte.