BILBAO BASKET

Marcelinho Huertas, ACBko bosteko onenean

2008/05/06

Antolatzailerik bozkatuena izan zen eta Sao Paulokoak egindako denboraldi bikainaren ondorioa da.
Marcelinho Huertas, ACB Ligako bost onenetako bat. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Marcelinho Huertas, ACB Ligako bost onenetako bat. Argazkia: EFE

Marcelinho Huertas antolatzailea ezin izan zuen bere poztasuna ezkutatu ACBko bosterik onena osatzeko hautatua izan ondoren. Jokalariak adierazi zuen aipatu aukeraketa "sinestezina" zela eta "harro" zela, saria "sasoi honetan egin lanaren saria" zelako.

"Lanean jarraitzeko beste motibazio bat da, ACB Ligako bost jokalari onenen artean izatea", adieazi zuen brasildarrak. "Zaleen babesa izatea garrantzitsua da beti", baina "adituek aukeratzea sinestezina" zela.

Kirolaria Ricky Rubiorekin batera izan zen aukeratua antolatzaile posizioan, iaz bere taldekidea izan zenarekin DKV Joventuten. Katalanak minutuak murriztu zizkion iazko sasoian Huertasi, eta horregatik abiatu zen Bilbo aldera brasildarra. "Badalonan baino hobeto aritu nintekeela banekien, baina gezurretan nengoke nire maila harritu ez nauela esaten badut. Bilbon askatasuna aurkitu dut, jokalari bezala hazteko garrantzia eta konfiantza", azaldu zuen.

Gainera, Bizkaiko taldearen saskiratzaile nagusia "harro" sentitu zen Rubiorekin konpartitutako aukeraketarekin. "Maila altuko jokalaria da, pertsona jatorra eta harrigarria da 17 urterekin egiten dabilena. Mugarik ez duela dirudi", esan zuen.

Huertasek bere kirol ibilbideko zenbakirik onenak lortu ditu aurtengo denboraldian: 14,2 puntu, 26,5 minutu, 2,7 errebote, 3,8 asistentzia, 1,6 errekuperazio eta 14,1 balorazio puntu partidako. Play-offa "Errege Koparen antzera" jokatu behar dutela gaineratu zuen, "finala jokatzeko zorian" egon baitziren txapelketa horretan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta