MURTZIA-ATHLETIC CLUB

Begi bat aurrera eta bestea atzera begira

2008/05/07

Caparrosek atsedena emango dio Susaetari. Teknikariak ez dio garrantzirik eman Yesterekin izan zuen ika-mikari. Jarrai ezazu Murtziako partida zuzenean 20:00etatik aurrera eitb24.com-en.
Caparrosek atsedena emango dio Markel Susaetari. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Caparrosek atsedena emango dio Markel Susaetari. Argazkia: EFE

Joaquin Caparrosek Yesterekin izan zuen ika-mikaren berri ematen ekin dio prentsa agerraldiari. Espero zen bezala, teknikariak ez dio aparteko garrantziarik eman. "Futboleko kontuak dira. Jokalari guztiekin harreman oso ona daukat", esan du Caparrosek.

Eman beharreko argibideak eman ostean, Murtziaren aurkako neurketa aztertzen hasi da entrenatzaile zuri-gorria. Taldea salbatuta egon ez arren, atzera baino aurrera begiratzea gurago du. "UEFArako txartela eskuratzea oso gaitza izango da, baina Intertotorako sailkatzeko ahalegina egin behar dugu".

Horretarako, Athleticek dezente hobetu beharko du azken jardunaldietan egin duen jokoa. Caparrosek argi dauka zein izan den zuri-gorrien beherakadaren arrazoi nagusia. "Ez dut uste neke edo gehiegizko lasaitasun kontua denik. Defentsan intentsitate gutxiagorekin jokatu dugu eta horren ondorioz galdu ditugu partidak".

Condomina Berria zelai egokia izan daiteke egoerari buelta emateko. Clementeren taldeak maila galdu berri du. Hala ere, Caparrosek ez du uste lasai jokatuko dutenik. "Maila galtzea kolpe gogorra da. Hala ere, ez da ahaztea komeni Murtziak jokalari onak dituela. Profesionaltasuna erakutsi behar dute. Levante da horren eredu nagusia. Kirol zein arlo ekonomikoan egoera larrian egon arren emaitza onak eskuratu ditu".

Susaetak merezitako atsedena hartuko du

Caparrosek bi aldaketa egin ditu deialdian: Muñoz eta Prieto aukeratu ditu Susaetaren eta Murilloren partez. Beharbada Susaetaren baja da notizia nagusia. Eibartarrak arazo fisikoak izan ditu azken asteotan eta Caparrosek atsedena ematea erabaki du.

Athleticen ustezko hasierako hamaikakoa: Armando; Iraola, Gurpegi, Amorebieta, Del Horno; Javi Martinez, Garmendia, David Lopez, Gabilondo; Etxeberria eta Llorente.

Lizondo Cortes
Condomina Berria
20:00

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta