ZALLA

Zuhaitz bat erori da FEVEko trenbidera eta zirkulazioa eten dute

2008/05/06

Zalla eta Balmaseda (Bizkaia) arteko bidea egiteko autobus zerbitzua jarri du FEVEk, trenbidea konpondu arte, 16:00ean. Une horretan tren zerbitzua berrezarri dute.

Bilbo eta Enkarterri lotzen dituen FEVEko zerbitzua etenda egon da Zallatik Balmasedara (Bizkaia), trenbidera zuhaitz bat erori ondoren, Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoak jakitera eman duenez, baina dagoeneko berrezarri egin dute.

Herrerako auzoan erori da zuhaitza 12:30ean. Zalla eta Balmaseda arteko bidea egiteko autobus zerbitzua jarri du FEVEk, trenbidea konpondu bitartean. 16:00erako zerbitzua berrezarri dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta