2008/05/06
Vital Kutxak Gasteizen duen bulego batean lapurreta egin dute bi gizonezkok eta diruarekin ihes egitea lortu dute, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez.
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertatutako argitzeko eta lapurrak atxilotzeko. Aipatu bulegoa Valentin de Foronda kalean dago.
Gertakariak goizeko 09:00etan jazo dira. Ordu horretan bi pertsona bulegoan sartu dira eta pistola batez langileei mehatxu egin ondoren diruarekin ihes egin dute.
Ertzaintzak lekukoak galdekatu ditu frogak biltzeko eta lapurrak lehenbailehen atxilotu ahal izateko.