2008/05/06
Drogekin trafikatzen zuen talde bat desegin du Guardia zibilak Kantabrian eta EAEn. Narkotrafikatzaileen burua espetxean zen Bilboko lagun bat da eta kanpoaldetik taldearen laguntza jasotzen zuen.
Urtarrilean hasitako ikerketan, 1.950 gramo kokaina, 120 gramo speed eta 275 gramo haxix atzeman ditu Guardia Zibilak. Droga kopuru horren balioa 120.000 eurokoa da, baina, horretaz aparte, 50.000 euro atzeman dituzte eskudirutan.
Esan bezala, urtarriletik ikertzen zuen Bizkaiko Guardia Zibilak Kantabrian eta Euskal Autonomi Erkidegoan droga sartzen, eraldatzen eta banatzen zuen sare horrek, Euskadiko Gobernu Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Antolatutako sarearen burua kartzelan zen Bilboko lagun bat da eta kanpoaldetik taldearen laguntza jasotzen zuen. Sarearen barnean lan ezberdinak egiten zituzten beste hiru lagun baita ere identifikatu ditu Guardia Zibilak.
Ikerketa
Otsailean Mexikotik droga ekartzen zuten bi lagunen presentzia sumatu zuten agenteek. Pertsona horiek sarea kokainaz hornitzen zuten.
Atxiloketak egin ostean, Bilboko hotel batean, Getxoko eta Bilboko bi etxebizitzetan eta Castro Urdialeseko (Kantabria) etxebizitza eta lonja batean miaketak egin dituzte.
Castro Urdialeseko lonja hori drogen eraldaketarako, andeatzerako eta ontziraketarako laborategi gisa erabiltzen zuten trafikatzaileek.
Sei atxilotuak epaileen esku utzi dituzte eta horiek espetxeratzeko agindua eman dute.