2008/05/06
Positiboa ez da oraindik ofiziala, baina txirrindulari nafarrak onartu du kontrol bat egin ziotela martxoaren 3an bere etxean eta testosterona arrastoren bat agertu zela, Euskal Telebistak aurreratu bezala.
Patxi Vilak kontraanalisia eskatu du. Lamprek ez du taldetik at utzi beratarra, baina Italiako Girotik kanpo gelditu da bada ez bada.
Nafarrak Romandiako Tourrean hartu zuen parte orain dela gutxi eta mendiko sailkapeneko lider ere izan zen. Lamprek ez du Italiako Giroko zerrendan sartu.