LAN MINISTERIOAREN DATUAK

Langabe kopurua jaitsi egin da EAEn eta Nafarroan, eta igo Estatuan

2008/05/06

EAEn eta Nafarroan langabezia-tasa %1,07 eta %2,62 jaitsi zen apirilean. Alabaina, Estatuan 37.542 langabe gehiago izan ziren martxoko datuekin alderatuta.
EAEn 883 langabe gutxiago izan ziren apirilean. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

EAEn 883 langabe gutxiago izan ziren apirilean. Argazkia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoan 883 langabe gutxiago izan ziren apirilean eta, ondorioz, 81.705 pertsona izan ziren lanik gabe.

Alabaina, Lan Ministerioak emandako datuak aintzat hartuta, lan-gabezia tasa %4,82 igo da (3.759 langabe gehiago), 2007ko apirileko datuekin alderatuta.

Lurraldeka, Araban 271 langabe gutxiago (-%2,33) izan ziren; Gipuzkoan 244 langabe gutxiago (-%98); eta Bizkaian 368 (-%1,59) langabe gutxiago.

Nafarroan ere behera egin du langabezia-tasak: -%2,62. Hau da, apirilean 22.968 langabe izan ziren apirilean.

Estatuari dagokionez, Lan Ministerioaren arabera, langabeziak %1,63ko hazkuntza izan zuen apirilean, hots, martxoan baino 37.542 langabe gehiago izan ziren. Gauzak horrela, Estatuko bost erkidegotan bakarrik egin du behera langabeziak, tartean EAEn eta Nafarroan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta