2008/05/06
Oposizioak atzera bota du gaur Eusko Legebiltzarraren araudia aldatzeko hirukoak mahaigaineratu zuen erreforma.
Talde parlamentario bat desegiteko erabakia Legebiltzarreko osoko bilkuraren esku egotea proposatu zuten EAJk, EAk eta EBk, gaur egun Ganberako presidentearen eskuduntza baita.
'Atutxa auzia' errepikatzea saihestu nahi zuten horrela, baina PSE-EEk, PPk eta EHAK-k aurka bozkatu dute.
Garzon epaileak EAE-ANVren eta EHAKren jarduera etetea agindu eta gero aurkeztu zuen proposamena hirukoak.
Legebiltzarrak hirukoaren testua eta EHAKren zuzenketa bat eztabaidatu du gaur. Alderdi abertzaleak zenbait baldintza proposatu zituen talde bat desegin behar izateko.
EAk EHAKren zuzenketa babestu du, EAJ eta EB abstenitu egin dira eta PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute.
Nekane Erauskinen esanetan, hirukoaren testuak haren ordezkariak babestea zuelako helburu bozkatu dute aurka.