ATHLETIC CLUB

Javi Martinez: "Intertotoa dugu helburu, baina behera ere begiratzen dugu"

2008/05/05

Azken lau partidetatik hiru galdu ostean jaisteko arriskua ez dela erabat desagertu uste dute zuri-gorriek. eitb24.com-eko Athleticen blogean zure iritzia eman.
Javi Martinez. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Javi Martinez. Argazkia: EFE

Mallorcaren aurka jokatu zuen Athleticek denboraldiko lehen heren bietan izan zituen gabezia berberak erakutsi zituen. Caparrosen taldea ezinean aritu zen. Sailkapenak ematen duen lasaitasunak ere ez du balio izan taldeak hobetzeko. "Beharbada gehiegi lasaituko ginen", esan du Garmendiak.

Azken emaitzak txarrak izan arren, Athleticek Intertoto Kopa duela xede azpimarratu du. "Matematikoki salbazioa eskuratu arte ezin dugu ezer baztertu, baina egun Intertotoa daukagu gertuen".

Javi Martinezek, berriz, begi bat Intertotora eta bestea jaitsierako postuetara begira ditu. "Azken jardunaldian beheko taldeek irabazi izan balute egoera gaiztotu egingo litzateke. Ez gaude salbatuta, beraz, ezinbestean begiratu behar dugu behera".

Ustaritz taldearekin entrenatu da

Athleticek Murtzian eskuratu dezake erabateko lasaitasuna emango dion puntu kopurua. Halaber, hiru puntura dagoen Intertotora hurbiltzeko beharrezkoak diren puntuak izango lirateke. Litekeena da Ustaritz prest egotea Clementeren Murtziari aurre egiteko. Abadiñoarra taldearekin entrenatu da gaurko lan saioan.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta