2008/05/05
Gaur goizean jarri da abian 2007ko ariketaren gaineko Bizkaiko Errentaren Kanpaina.
Jose Maria Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak iragarri du dagoeneko zabalik daudela 35.000 bat errenta-aitorpen egingo dituzten bulegoak.
Bizkaiko Foru Ogasunak 175 milioi euro itzuliko ditu guztira errenta-aitorpena egin eta Ogasunak dirua bueltatu behar dien zergaduneei.
Gainera, zergadunen %95 ados agertu da Ogasunak berak eginda bidali dituen aitorpenekin; 200.000 aitorpenetatik, 180.000ari dirua itzuli behar diete.
Iruarrizagak esan duenez, 150.000 hitzordu daude hartuta, eta beraz, maiatzaren lehen hamabostaldia erabat hartuta dago. Horrez gain, zeragunen %80k hitzordua Internet bidez hartu duela jakinarazi du.
Bestalde, Iruarrizagak gogoratu du Internet bidez ere egin daitezkeela errenta-aitorpenak. Gaur goizean, Ogasunak 600 errenta-aitorpen jaso dituela azpimarratu du Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak.
Araban ere hasi da
Araban, Ogasuneko bulegoek ere hasiera eman diote gaur Errentaren kanpainari. 85.000 aitorpen arabarren etxeetara bidali dituzte dagoeneko, eta horien arteko %60 onartu dituzte.