2008/05/05
Jose Angel Ziganda Osasunako teknikariak ez zion Osasunak jasotako porrotari azalpenik aurkitzen, baina burua Malorcaren aurka partidan jartzearen alde agertu zen.
"Asko kostatu zaigu eta, egia esan, zaila da arrazoia aurkitzea. Zelai erdia galdu dugu, baloia ere eta taldea zabaltzean kaskarrago jokatu dugu. Dena den, Real Madrilek aukera gutxi izan ditu eta konturatu gabe partida irabazi du", esan zuen Zigandak.
"Gogor jo gaituzte, baina ezin gugu negarrik egin. Susperraldia behar dugu, bi egun ditugu "txipa" aldatzeko", gaineratu zuen.