TAU CERAMICA - EUROLIGA

Tiago Splitter, Euroligako "bosteko onenean"

2008/05/04

Brasildarra da "bosteko onenean" dagoen ACB Ligako jokalari bakarra. CSKA Moskuko Ramunas Siskauskas hegalekoa, bestalde, izendatu dute "MVP".
Tiago Splitter, Euroligako bosteko onenean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Tiago Splitter, Euroligako bosteko onenean. Argazkia: EFE

CSKA Moskuko Ramunas Siskauskas hegalekoa izendatu dute Euroligako fase erregularreko "MVP". Tiago Splitter TAU Ceramica Baskonia taldeko pibota, bestalde, "bosteko onenean" sartu dute.

Brasildarra da "bosteko onenean" dagoen ACB Ligako jokalari bakarra. Saria Circo Pricen izandako afarian eman zioten. Spliterrekin batera Terrell McIntyre (Montepaschi Siena) antolatzaileak, Trajan Langdon (CSKA Mosku) eta Siskauskas (CSKA Mosku) hegalekoek eta Terence Morris (Maccabi Elite Tel Aviv) pibotek osatzen dute bostekoa.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta