2008/05/04
Astanak Italiako Giroaren gonbidapena jaso duela iragarri du. Contadorren taldea probatik at uztea erabaki zuten otsailean, baina orain, eta beti Astanaren arabera, lasterketan parte hartzeko ateak ireki dizkiete.
Philippe Maertens taldeko bozeramaileak aurreratu duenez, Alberto Contadorrek berak Giroa korrituko luke. "Otsailean probatik kanpo geundela esan zutenean tamalgarria izan zen, orain memento ona da guretzat", esan du. Giroko antolakuntzak Astana taldeko Johan Bruyneel kirol zuzendaria deitu zuen gonbidapena luzatzeko.
Astanaren parte-hartzea berresten bada, taldea Tourretik at geratuko litzateke bakarrik Contadorrek Espainiako Itzulia korrituko duela aurreratu baitu dagoeneko.