BURUZ BURUKOA

Asier Olaizolak Eugi kanporatu du (22-9)

2008/05/03

Igandean, Eibarren, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea neurtuko dira. Olaizola I.a irabazlearen zai izango da finalerdietan.
Asier Olaizola. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Asier Olaizola. Argazkia: EiTB

Asier Olaizolak 22 eta 9 irabazi zuen Patxi Eugiren aurka larunbatean Labriten jokatu zen Buruz Buruko txapelketako partida. Olaizola I.ak maila ona erakutsi zuen Eugik agurreko partida tristea jokatu zuelarik.

Igandean Eibarren, Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea neurtuko dira. Asier Olaizola irabazlearen zai izango da finalerdietan.

Legazpin berriz, Mikel Goņiren berragerpena izan zen. Apeztegiarekin batera 22 eta 16 galdu zuen Del Reyren eta Urberuagaren aurka. Oronoztarra nahiko txukun aritu zen besoan kolpea jaso zuen arren.

Albiste hau promozionatu:

Š eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta