2008/05/03
Jose Maria Mena, Alaveseko jokalariak adierazi zuenez, talde gasteiztarrak ezin du emaitza zaintzera atera Xerezen aurkako partidan.
"Nik uste dut, etxetik kanpo eman dizkiguten kolpeek, ikasteko balio behar digutela", adierazi zuen Toledoko jokalariak.
Menak, honakoa ere adierazi zuen: "Ikusi dugu emaitzarekin espekulatzera ateratzen bagara aurkariek arazoak sortzen dizkigutela. Beraz, Ejidoren eta Elcheren aurka jokatu genuen moduan atera beharko gara Xerezen aurka".
Ustezko hamaikakoak:
Xerez: Porato; Portela, Moreno, Aythami, Mendoza; Samuel, Abel Aguilar, Viqueira, Pedro Rios; Yordi eta Marco Navas edo Martin.
Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Pinilla, Tarantino, Iņigo Calderon; Gabri edo Mena, Mehdi Lacen, Sergio Rodriguez, Toni Moral; Adrian Lopez eta David Aganzo.