2008/05/03
Mandiolak astean zehar entrenamenduetan erakutsi duena aurrera badarama, Javier Gurrutxaga, soilik, geratuko litzateke hamaikakotik kanpora eta bere tokian Zurutuzak jokatuko luke. Horrela talde erasokorragoa zelairatuko luke Eibarrek eta ez luke hiru defentsa zentralekin jokatuko, beraz, 4-2-3-1 sistemara itzuliko litzateke entrenatzailea. Sistema hoenek, fruitu onak eman dizkio denboraldian zehar.
Del Olmo eta Altuna deialdian sartu ziren eta ondorioz, Nico Medina eta Jose Zamora etxean geratuko dira. Azken bi jokalari hauek, minutu gutxi eduki dituzte denboraldian zehar.
Ustezko hamaikakoak:
Polideportivo Ejido: Bello Serans; Cerra, Bernaus, Castells, Rodri; Usero, Curro Vacas, Juli, Pedro Vega; Moreno eta Jorge Molina.
Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Manel; Lombraña, Carmelo, Codina, Zurutuza, Yague; eta Goiria.
Epailea: Hernandez Hernandez
Futbol-zelaia: Municipal Santo Domingo
Ordua: 18.00