2008/05/02
Andreas Klöden alemaniarrak irabazi zuen Romandiako Itzuliko 4. etapa. Erlojupekoa zen eta 18,8 kilometro egin behar izan zituzten txirrindulariek bakarka. Sion hirian bukatzen zen etapa, Klödenek irabazi zuen 25'32"ko denbora burutuz eta gainera liderra da sailkapen nagusian.
Klödenek 6 segundu atera zizkion bigarren bukatu zuen Thomas Dekkerri. Hirugarren postuan bukatu zuen Tony Martinek, garailetik 20 segundura.
Euskaltel-Euskadiko Mikel astarloza izan zen euskaldunik onena, Klönengandik 53 segundura iritsi zelarik helmugara. Haimar Zubeldiak ez zuen erlojupeko ona egin, garaileak baino 1'18" gehiago behar izan baitzuen.
Laugarren etapa irabazi eta gero, Astana taldeko Klöden, liderra da.
3. etapako sailkapena:
1. Andreas Klöden (ALE/Astana) 25.32 (44.17 km/h)
2. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 0.06ra
3. Stef Clement (HOL/Bouygues Telecom) 0.20ra
4. Tony Martin (ALE/Team High Road) 0.21ra
5. Gustav Erik Larsson (SWE/Team CSC) 0.25ra
6. Roman Kreuziger (CZE/Liquigas) 0.37ra
7. Vladimir Gusev (RUS/Astana) d.b.
8. Marco Pinotti (ITA/Team High Road) 0.39ra
9. Denis Menchov (RUS/Rabobank) d.b.
10. Rein Taaramae (EST/Cofidis-Le Crédit) 0.41ra
Sailkapen nagusia:
1. Andreas Klöden (ALE/Astana) 9.31.28
2. Thomas Dekker (HOL/Rabobank) 0.05ra
3. Roman Kreuziger (CZE/Liquigas) 0.35ra
4. Vladimir Gusev (RUS/Astana) 0.38ra
5. Marco Pinotti (ITA/Team High Road) 0.43ra
6. Rein Taaramae (EST/Cofidis) 0.44ra
7. Denis Menchov (RUS/Rabobank) 0.45ra
8. Oscar Pereiro Sio (ESP/Caisse d'Epargne) 0.46ra
9. Mikel Astarloza Chaurreau (EUS/Euskaltel) 0.54ra
10. Maxim Iglinsky (KAZ/Astana) 0.55ra.